Nork har dezake parte?
15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Bakarka edo taldeka parte hartu daiteke. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango.
Zertan datza?
Memeka lehiaketa gazteak aisialdian euskaraz aritzeko ekintza da. Modu ludikoan eta bitarteko digitalak erabiliz gazteek sareetan euskarazko memeak sortzea du helburu, aisialdiko denboran euskaraz aritzeko. Parte hartzaileek umorezko memeak sortuko dituzte memeka.eus webgunea erabiliz.
Epeak:
Aurkeztu beharreko lanen ezaugarriak eta aurkezteko modua:
Irabazlea erabakitzeko modua:
Epaileek aurkeztutako meme guztien artean aukeraketa bat egingo dute eta memeka.eus webgunera eta @memeka.eus Instagram zein Pixelfed kontuetara igoko dute. Bi sari egongo dira eta bi modutara erabakiko dira irabazleak.
Berdinketarik edo aurreikusi gabeko egoerarik gertatuz gero, iametzako hiru kidek erabakiko dute zer egin. Balizko irabazleak aukeratzeari dagokion erabakia behin betikoa izango da.
Aurkeztutako meme guztiak memeka.eus webgunean argitaratuko dira.
Sariak:
Bi irabazle egongo dira:
Arau orokorrak:
Sustapena ez dago inola ere Instagramekin babestuta, endosatuta, administratuta edo elkartuta.
Saria onartzea:
Autonomia-erkidegoetako, estatuko eta tokiko lege eta araudi guztiak aplikatzen dira. Saria eman aurretik edo emateko unean, balizko irabazleak, edo gurasoetako batek edo tutoreak irabazlea adin txikikoa baldin bada, zinpeko aitorpena egin behar du/saria onartzeko/erantzukizunetik salbuesteko. Idatzi hori ez osatzeak deskalifikazioa eta ordezko irabazle bat hautatzea ekar dezake, legeak debekatzen ez badu. Saria onartzen ez bada, sari hori galduko da. Irabazle potentzialak arau ofizial horiek betetzen ez baditu edo iametzak ezin badu aukeratutako irabazle batekin harremanetan jarri irabazlea hautatu eta arrazoizko epe baten barruan, saria galdu egingo da, eta, iametzak halaerabakita, ordezko irabazle bat hautatuko da. Sariaren esleipenari dagokionez, irabazleak/gurasoak edo tutoreak onartu egiten du, bestelako baimenik, konpentsaziorik edo ordainsaririk gabe, meme irabazleen erabilpena iragarki, promozio eta iametzak egindako beste publizitate guztietan.