Meme lehiaketa!

MEMEKA 2023ko LEHIAKETAREN OINARRIAK

Nork har dezake parte?

Edozeinek har dezake parte. Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango.

Zertan datza?

Memeka lehiaketa gazteei euskarazko aisialdirako ekintza da. Modu ludikoan eta bitarteko digitalak erabiliz gazteek sareetan euskarazko memeak sortzea du helburu, aisialdiko denboran euskaraz aritzeko. Parte hartzaileek umorezko memeak sortuko dituzte memeka.eus webgunea erabiliz.

Epeak:

Memeka lehiaketa abenduaren 1etik 29ra arte iraungo du.

  • Parte hartzeko epea: abenduaren 1etik 20ra.
  • Bozkatzeko epea: abenduaren 21etik 28ra.
  • Irabazleak iragarri: abenduaren 29an.

Aurkeztu beharreko lanen ezaugarriak eta aurkezteko modua:

  • Euskarazko memea izan behar du.
  • Memea memeka.eus atariaren bidez sortu behar da bertan dauden oinarrizko irudiak erabiliz.
  • Ez dira onartuko eduki iraingarriak edota, errespetu gabekoak, ezta  kalitate-maila nahikorik ez dutenak ere. Memeren bat egokitzat jotzen ez bada, ez da publikatuko eta lehiaketatik kanpo geldituko da.
  • Memea lehiaketara aurkeztu ahal izateko, saio hasi beharko da memeka.eus webgunean. Ondoren ‘Lehiaketan parte hartu’ klik egin beharko da memea sortzerako momentuan edo erabiltzaile bakoitzaren meme galeriatik. 
  • memeka.eus-en aurretik egindako meme bat lehiaketara aurkeztu daiteke.
  • Elementu guztiak osatzean, parte-hartzaileak automatikoki baieztatuko du arau ofizial guztiak onartzen dituela.

Irabazlea erabakitzeko modua:

Iametzako kideek aurkeztutako meme guztien artean aukeraketa bat egingo dute eta memeka.eus webgunera eta @memeka.eus Instagram zein Pixelfed kontuetara igoko dute. Bi sari egongo dira eta bi modutara erabakiko dira irabazleak.

  1. Bozka kopuru altuena  memeka.eus webgunean.
  2. Like kopuru altuena: @memeka.eus Instagram kontuan eta Pixelfed kontuan izandako like kopuruen batura.

Berdinketarik edo aurreikusi gabeko egoerarik gertatuz gero, iametzako hiru kidek erabakiko dute zer egin. Balizko irabazleak aukeratzeari dagokion erabakia behin betikoa izango da.

Aurkeztutako meme guztiak memeka.eus webgunean argitaratuko dira.

Sariak:

Bi irabazle egongo dira:

  • memeka.eus webgunean bozka kopuru gehien dituenari 200 €-ko saria eta bere memea daraman kamiseta bat emango zaio.
  • @memeka.eus instagrameko zein Pixelfed.eus-eko kontuetan (biak batuta) like kopuru altuena duenari 150 €-ko saria bere memea daraman kamiseta bat emango zaio.

Arau orokorrak:

Sustapena ez dago inola ere Instagramekin babestuta, endosatuta, administratuta edo elkartuta.

Saria onartzea:

Autonomia-erkidegoetako, estatuko eta tokiko lege eta araudi guztiak aplikatzen dira. Saria eman aurretik edo emateko unean, balizko irabazleak, edo gurasoetako batek edo tutoreak irabazlea adin txikikoa baldin bada, zinpeko aitorpena egin behar du/saria onartzeko/erantzukizunetik salbuesteko. Idatzi hori ez osatzeak deskalifikazioa eta ordezko irabazle bat hautatzea ekar dezake, legeak debekatzen ez badu. Saria onartzen ez bada, sari hori galduko da. Irabazle potentzialak arau ofizial horiek betetzen ez baditu edo iametzak ezin badu aukeratutako irabazle batekin harremanetan jarri irabazlea hautatu eta arrazoizko epe baten barruan, saria galdu egingo da, eta, iametzak hala erabakita, ordezko irabazle bat hautatuko da. Sariaren esleipenari dagokionez, irabazleak/gurasoak edo tutoreak onartu egiten du, bestelako baimenik, konpentsaziorik edo ordainsaririk gabe, meme irabazleen erabilpena iragarki, promozio eta iametzak egindako beste publizitate guztietan.

sortu zure memea